sábado, 20 de febrero de 2010

Internet&eraginkortasuna

Hona hemen, irakasgaian eginiko lehenengo ariketa, internet bidezko publizitatearen inguruan.
15 minutuz, interneteko edozein webgunetan ibili ondoren, honako galdera hauei erantzun behar izan diegu:


a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)-Egia esan, ez dut gogorarazten ikusitako publizitate bat bera ere, baina zihur nago topatu dudala. Izan ere, “Tuenti”an eta “Hotmail”ean(hau da, 15 minutu hauetan nik erabilitako webguneetan), beti agertzen da publizitatea. Gogoratu dezaket, ez zaidala agertu pop-up moduko publizitaterik, baina bai banner modukoa. Korreoko orri nagusian beti agertu ohi dira bi aldeetan bannerrak. Askotan automobil baten publizitatea izan ohi dela aipatu dezaket, baina ezin dut zihurtatu oraingoan horrela izan denik.

b) Ze markarekin egin duzun topo?-Lehenago esan dudan bezala, ezingo nuke marka bat bera ere aipatu, nahiz eta argi izan publizitatea topatu dudala.

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?-Ez da egon nire atentzioa deitu duen mezu edo eduki zehatzik.

d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?-Ez diot jaramonik egin iritsi zaidan publizitateari. Hau da, ez naiz inongo bannerretan sartu, beraz nik zehazki aukeratutako webguneetan ibili naiz, eta ez inork iradokitutakoan.

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?- Bai, argi gainera. Korreoan esaterako, banner nahiko handia zegoen, oso erraz ikusteko modukoa. Mugikorrarekin erabiltzeko joko bitxi baten publizitatea zen. Tuentiaren kasuan, garbi antzeman dut oraingoan agertu zaidan publizitatea lehengoan ez zaidala agertu. Izan ere, pop-up bat agertu zait, bideo moduan, Disneyko film berri baten trailerra zuena: “La princesa y el Sapo”.

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.- Ariketa hau burututa, ondorio nagusi batetara iritsi naiz. Zer nolako eragin eskasa izan dezakeen interneteko publizitateak jendearengan, hain zuzen ere. Hau da, nahiz eta publizitatea interneteko txoko guztietan aurki dezakegun, horrek ez du gugan eragin zuzenik edota behintzat derrigorrezko eraginik egiten. Agian bere nagusitasuna da horren arrazoi nagusia, hau da, azkeneko urteetan ikaragarri ugaritu da mezu publizitarioen presentzia interneten, eta azkenean masiboki topatzen dugu nabigatzen gabiltzala. Ondorioz, gauza normal bat bezala hartu dugunez, gure arreta erakartzea geroz eta zailagoa da. Beraz, neure ustez , nagusitasunak baino gehiago, orijinaltasunak ekarriko luke gure arreta erakartzea.

Noski, hau guztia, gainontzeko medioetan berdin ematen da: telebistan, irratian, egunkari nahiz aldizkarietan, mugikorretan,etab…. Beraz, geroz eta teknika bereziago erabiltzen dituzte iragarleak, euren publizitatea besteen gainetik deigarria izan dadin. Hau da, neuk lehenago esan bezala, neure ustez jada orijinaltasuna topatzen hasi dira, nagusitasunaren gainetik. Presentzia hutsa jada, ez da erakargarria.

Publizitate eraginkortasunaren baliostapena

Kaixo guztioi!!

Hemendik aurrera, blog hau Publizitate eraginkortasunaren baliospenaren irakasgaiari zuzendua izango da. Hau da, bertan ikusiriko eta landuriko berri eta ariketak topatu ahal izango dituzue!

Noizean behin, neure ustez publizitatearen inguruan interesgarriak izan daitezkeen berri edo datu bitxiren bat ere estekatuko dut, blog hau zertxobait erakargarriagoa bila ezazuen.

Beraz, besterik gabe, espero dut guztion gustokoa izatea eta....ongi etorri publizitatearen mundura!!