domingo, 30 de mayo de 2010

AHO BETE HORTZ TV

Azkenik, blogari amaiera emateko, eta azkenengo ariketekin zerikusian, aurreko urtean, irakasgai baterako lan bezala nik eta beste lagun talde batek sortu genuen TV ikustera gonbidatzen zaituztet.
Bere emisio guztia publizitate polemikoari buruzkoa da, eta hainbat motatako edukia topatuko duzute bertan: telebistako spot polemikoenak, hauei ezarritako muga eta salaketei buruzko berriak, gai honekin zerikusia duten dokumentalak, etab...
Gainera, on demand apartatu bat ere badu telebistak. Eta hemen gaiarekin zerikusian jarraitzen duten publizitate polemikoaren bilduma oso interesgarriak daude. Besteak beste, publizitate subliminalari buruzkoak, kanpo publizitatea polemikoena, etab...

Beraz, mota honetako edukiek sortzen duten jakinmina ezagutzen dudanez, hementxe uzten dizuet, zeuek ere aho bete hortz gera zaitezten!

No hay comentarios: