domingo, 30 de mayo de 2010

PUBLIZITATE SEXISTARI BEGIRA

Gaurkoan, publizitate sexistari buruz hitz egitea suertatu zaigu. Emakunderen baitako Begirak, publizitatearen arloan, irizpide zehatz batzuk ezarri ditu, hau sexista den edota eduki sexistak erakusten dituen nolabait neurtzeko.
Hona hemen irizpide edo baldintza horiek:

• Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
• Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
• Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
• Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
• Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
• Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
• Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
• Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Guzti hauek hobeto ulertu edo sakonki aztertzeko, ausaz, 15 iragarki aukera ditut, eta ondoren hauetariko bakoitzean goian aipatutako baldintza hauek zenbateraino nagusitzen diren aztertu dut. Hau da, 15 iragarki hauen azterketa egin dut, publizitate sexistaren presentzia gaur egun zenbaterainokoa den ikertzeko.



Besteak beste, anuncios.com webgunean sartu eta ondoko 15 iragarki hauek aukeratu aitut, lehen esan bezala ausaz. Hona hemen ondorioak:

1. Barceló Hoteles
Lehenengo iragarki honetan, goiko baldintzetatik 6. eta 8. bakarrik beteko litzatezke. Hau da, adituarena hotsa gizonezko batena da, eta aldi berean protagonista gizonezkoa da, iragarkiak, bi sexuei erreferentzia egiten dien bitartean. Baina hala ere, esan beharra dago, ez duela inongo alderdi sexistarik erakusten. Izan ere, momentu oro, protagonista hau, sexu desberdinetako lagunez eta jendez inguraturik agertzen dela, eta sukaldeko sekuentzian ere, bere emaztea eta bera agertzen dira janaria prestatzen. Hau da, nolabait, bai gizonezkoa eta emakumezkoa, Hotel honek iragartzen duen tratu ona eta prezio baxuak izateko eskubidearen jabe jartzen ditu. Bat abestearen gainetik gailendu gabe.

2.NBA
Kasu honetan, iragarkia oso bestelakoa da. NBA saskibaloiko elkartea iragartzeko, irudi guztietan, gizonezkoak agertzen dira. Ez da emakume bat bera ere agertzen, nahi zeta NBAko emakumezko ligak ere existitu. Esan daiteke, kirola gizonezkoarentzako bakarrik den zerbait bezala erakusten dutela. Beraz, nahiz eta emakumea irudien bitartez menpeko ez erakutsi, honen agerpen bat bera ere ez eginda eskaintzen du honen menpekotasun edo gutxiagotza.

3. Fiat
Hemen, gauzak zertxobait konlikatuagoak aurkezten zaizkigu. Hau da, burmuinen bilera bat aurkezten zaigu, eta euren artean sexua egiten hasiko balira bezala ikusten dugu. Ondoren, auto bat egiteko inteligentzia asko behar dela irakurtzen dugu. Eta gainera, plazerra gehitzen badiozu, Fiat bat sortu daitekeela. Burmuin guztiak berdinak direnez, ez dago antzematerik bakoitzak zein sexu errepresentatzen duen. Beraz, ezin da zehaztu inongo ukitu sexistarik.

4. Repsol
Kasu honetan, goiko baldintza bat bera ere ez da agertzen. Eta hare gehiago, emakumea da protagonista, kimikari bezala aurkezten dena, eta idei aberrien asmatzaile bezala. Gainera, ondoren, berak esaten duenez, “imaginatzearen gaitasuna, gizakiaren errekurtso handiena da” . Beraz, kasu honetan, bi sexuen gaitasuna, emakume baten bitartez errepresentatuta agertzen zaigu.

5. Viceroy
Honek, ukitu sexista bat baduela esan dezakegu. Izan ere, hasteko, protagonista, Fernando Alonso, gizonezkoak, erloju marka bat iragartzeaz gain, inguruan agertzen diren pertsonen kokapena ere berezia da. Hau da, hiru gizonezko agertzen dira, luxuzko trajeekin eta aulkietan, espektakulo bati begira bezala, baina bakoitzaren bi aldeteetan, bi emakumezko daude, tente, hauen aginduetara egongo balira bezala. Beraz, emakumearen menpekotasunaren adibide garbia da hau.

6. Axe
Noski, ikusi ditzakedan guztietatik, ez dut uste hau baino iragarki sexistagorik topatuko dudanik. Izan ere, bere gainontzeko iragarkien bide berbera darama. Kasu honetan, gizonezko eta sofa baten bolabiateko ibrido batek, bere lagunekin, futbola lasai lasai ikusi ondoren, Axe botatzen du, eta sofak ama irekitzen zaio, beratn, barruko arropatan agertzen diren bi emakume daudelarik, eta gaua berarekin pasatzera joango balira bezala. Ez dut uste gau handirik azaltzerik dagoenik hemen. Izan ere, iragarki sexista bat konsideratzeko goiko irizpide guzti-guztiak betetzen baititu, eta ziur aski agertzen diren beste asko ere bai.


7. Google
Kasu honetan, ez da pertsonarik agertzen. Esku bat noizean, behin, eta gizonezko batena dela dirudi, baina hala ere, ia ez da antzeman ere egiten. Beraz, honek ez luke inongo baldintzarik hautsiko, e zeta ukitu sexistarik erakutsko.

8. Atlético de Madrid
Hemen, protagonistaka haurrak izan arren, guztiak mutilak dira. Futboleko afizioa errepresetatzen dute, baina ez da neskatorik agertzen. Gainera, off ahotsa ere gizonezko batena da. Beraz, kasu honetan, NBAkoan bezala, kirola, gizonezkoen gauza bat bakarrik balitz bezala aurkezten zaigu, emakumeak agertu ere eze ginez. Iragarki sexista bezala konsideratu daiteke, alegia.

9. Aquiarius
Hona hemen iragarki sexista baten beste adibide bat. Kasu honetan, protagonista emakume portuges bat da. Eta bere lana, enterruetan negar egitea dela esaten du. Gainera, tartean, sukaldek olanak egiten ere agertzen da, eta bere lankide guztiak emakumeak dira. Beraz, esistitzen ez diren gauzak asmatzerako orduan ere, sexismoa nagusitzen da hemen. Zergaitik emakume bat horrelako lan bat, eta zergati kez gizonezko bat? Ez du ez buru eta ez hankarik.

10. McDonald´s
Hemen pertsonak erabili beharrean, animaliak aurkezten zaizkigu, baina kasu honetan ere sexu maskulinokoak. Bi hartza dira protagonistak, aita eta semea.
Hala ere, hemen azpimarratu dezakegu, etxeko lanetan ere aita ikusten dela, eta semea zaintzea zere aita arduratzen dela. Beraz, hau ez litzateke iragarki sexista baten kasua izango.

11. Nokia
Kasu honetan, protagonista desberdinak daude, bai emakumezkoa keta bai gizonezkoak. Eta Nokiak iragartzen duen bere mugikorretako GPSa guztientzako zuzenduta egongo balitz bezala aurkezten zaigu. Gainera, adituarena hotsa emakumezko batena da. Beraz, ez litzateke goiko irizpiderik beteko iragarki sexista bezala kokatzeko.

12. Coca-Cola
Hau ere ez nuke inola ere iragarki sexista baten kasuan ezarriko. Izan ere, sexu desberdineko protagonistak agertzen dira, eta guztiei garrantzi maila berdina ematen zaie. Beraz, Coca-cola, edozeinentzako edari bezala aurkezten zaigu, inor ere ez gailenduz. Beraz, ez da irizpiderik hausten.

13. Movistar
Hemen, pertsonaia desberdinak agertzen dira, bian rol desberdina betez. Nolabait, gizona bulego eta paper artean, eta emakumea sukaldean erei kusi dezakegu. Beraz, nahiz eta sexu guztiak agertu, hauei lan zehatz bat egokitzen zaio. Gainera, goiko irizpide bati kusi dezakegu. Hau da, adituarena hotsa gizonezko batena da. Beraz, ikustu sexista bat erakutsiko luke Movistarren iragarki honek.

14. Halo(Microsoft)
Hemen argia da goiko Emakundek proposatutako zein irizpide hausten den. Gizona da protagonista bakarra eta gizonezkoak bakarrik agertzen dira. Espaziorako armada moduko bateko borrokalaria balitza bezala aurkezten da. Eta honetarako gizonezko bat hautatu dute. Nahi zeta, emakumezko bat ez aurkezteko arrazoi garbiri kez egon. Izan ere, gaur egun, emakume ugarik hartzen dute parte armadan.

15. Stampii
Kasu honetan, azkenik, protagonista maskulino eta femenino bat aurkitzen ditugu, mugikorretik sarean sartzen, eta honen bitartez, euren zaletasunei buruzko informazioa bilatzen. Baina, hemen ere, nolabaiteko rol zehatz bat ezartzen zaio bakoitzari. Izan ere, mutila, kirolari buruzko informazioa aurkitzen agertzen da, eta emakumea, musikari buruzkoa. Berez, ez luke inongo garrantziarik honek, baina rol hauek iragarki sexu desberdinen zaletasunei dagokionean, beti agertzen direla ikusiz, horretxek erakartzen du nire arreta zuzenean.
Hots, alderdi hau ere zertxobait sexista litzateke.


Beraz, laburbilduz, 15 iragarki hauek segidan ikusi ondoren, gauzak, ariketa egin aurretik pentsatzen nuena ankaz gora utzi dit. Hau da, gaur egun, nahiz eta emakumeen menpekotasuna ez erakutsi, argi eta garbi ikusi dut sexu bakoitzari ber rol zehatza ezartzen zaio publizitatean. Eta rol hauek dira, hain zuzen, ikustu sexista hori ematen diotenak publizitateari.

No hay comentarios: