sábado, 29 de mayo de 2010

FACEBOOK ESPERIMENTUA

Orain dela astebete, esperimentu bati ekin nion. Facebookeko profil faltsu bat sortu nuen, astebeteren buruan zenbat “lagun” lortu nitzakeen aztertzeko.
Profilean “Wendy Woods” izena jartzea erabaki nuen, Donostiakoa, horrela, nire lagunen bati eskaria egitea pentsatzen banuen, ezinezkoa izateko ni nintzela jakitea. Adina aldetik ere, naizena baino lau urte gehiago jarri nituen.
Eta azkenik argazkia, googlen topatutako hondartza batean dauden bi umetxoren argazki bat jarri nuen, ez bainuen nahi neska zehatz baten argazkia jartzerik. Hau da, nolabait nire profileko “Wendy” horren fisikoa ezkutatu nuen, honek ere jendearengan eragina izan zezakeelakoan(kuriositatea agian, edota alderantziz oraindik eta arreta gutxiago).

Beraz, profil aldetik, jada prest nengoen “lagunak” lortzen edo gonbidatzen hasteko.
Nolabait hasteko, banekien nire kuadrilako lagun batzuek bazutela eta beraz, bakoitzari “lagun eskaera” bat bidali nien. Guztiek onartu zuten pare bat egunen buruan. Beraz, 7 lagun jada lortu nituen. Momentu horretatik, neuk ez nion inori beste eskaerarik bidali, eta astearen amaieran, 23 lagun nituen. Hauek beraz, eurek esakera niri bidalita, eta neuk onartuta.

Esan beharra daukat, ez dudala agian baliabide handirik jorratu neure profila interesgarriagoa bilakatzeko, baina hala ere oso bitxia iruditu zait jende ezezagunak “lagun eskaera” bidali didanean, espontaneikoki(pare bat izan dira).Batez ere, batek harritu nau asko, Sri Lankako neskato bat!
Bestetik, orokorrean, iritsi zaizkidan eskaerak, inguruko lagunena, edota neure lagunen lagunena izan da.

Esperimentua amaituta, ondorio batzuetara iritsi ere egin naiz. Lehenik eta behin, sare sozialek munduko jende guztia kontaktuan egon ahal izatea eskaintzen dute. Ideia horrekintxe sortuak dira, eta noski, hauen bitartez, hori lortu, lortu daiteke. Baino garbi dago(batez ere, esperimentuan oinarrituta), jende ezezagunaren arteko kontaktu horrek ez duela horrenbesteko indarra sare hauetan. Hau da, batez ere, lagunen edo ezagunen arteko kontaktuan oinarritzen dira.
Guztioi zaigu zaila erabat ezezaguna den norbaitekin nolabaiteko harremanen bat hastea, bapatean, sare sozial berdinean suertatu garelako bakarrik.

Niri behintzat (noski, agian beste askok desberdin pentsatuko dute), oso arraroa egiten zait ezertaz ezagutzen ez dudan norbait nire kontaktuen artean egotea. Esaterako(berriro ere esperimentura joz), “lagun eskaria” bidali zidan Sri Lankako neskatoa, onartu egin nuen, baina erabat harrituta geratu nintzelako. Agian, neure facebook normal bat izango balitz ,hau da, benetakoa, ez nuen onartuko, ez baitiot zentzurik aurkitzen ezertaz ezagutzen ez dudan norbait nire lagunak diren kontaktuen artean egotea. Etikoki ez deritzot ohiko gauza bat. Eta gainera, jende ezezagunarekin harremanetan jartzeko, sare sozialak baino gehiago, “chat”ak, blogak eta horrelakoak erabiliagoak direla iruditzen zait.

Hau ikusita, beraz, argi ikusten dut, nik, eskaintzen dituen aukera guztiak alde batera utzita, neure inguruko lagun eta ezagunekin harremana izateko tresna bat bezala erabiliko dudala.

Bestetik, aurreko asteko ariketarekin zerikusian, hau da, sare sozialetan marketingak izan ohi duen eskuartzea, ez dut uzte sareetan bakarrik oinarritzen den kanpainarik ezagutzen dudanik. Beti, beste euskarriren batean ere aurkitu daitekeen kanpainak izaten dira, eta sare sozialen bitartez eskaintza edota lehiaketa bereziren bat iragartzen dute. Esaterako, Seat auto baten zozketan parte hartzea, edota Privalia denda virtualeko eskaintzaren bat, etab…
Nahiz eta ez egin, edo nik behintzat ezagutzen ez dudan, ordea, posible iruditzen zait sare sozialetan bakarrik oinarritutako kanpainarik sortzea. Baliagarria litzateke batez ere, aurrekontu baxua dagoenean, sare hauetan iragartzearen kostua ez baita altua izaten. Eta bestetik, lehenago aipatu izan dudan bezala, interesatzen den targetera zuzenean iristeko aukera ona eskaintzen du.
Beraz, izugarrizko eragin edo notorietatea lortu gabe, behintzat, zeure targetera, era merkean heltzeko aukera ona da, eta baliagarria izango zitzaion, agian, jende edo iragarle askori.

• Facebook-eko esperimentu eta gogoetarekin zerikusian honako kantu hau topatu dut. Sare sozialak hartzen ari diren indarraren adibide garbi eta original bat iruditu zait. “Esteman” abeslearen singleak “No te metas a mi Facebbok” izena du!Eta arrakasta handia ari da lortzen!Hementxe uzten dizuet, ea gustokoa duzuten. Niri behintzat gustatu zait!

No hay comentarios: