domingo, 30 de mayo de 2010

ERAGINKORTASUNA SARITZEN

Gaurko klasean, publizitate munduan eginiko lana eta esfortzua saritzeko gaur egun eskaintzen diren sariei buruz aritu gara. Baina hauen artean, sari mota berezi batean jarri dugu gure arreta: eraginkortasuna kontutan hartzen duten sariak, hain zuzen. Hau da, sari hauek, publizitate kanpainek lorturiko emaitzetan oinarrituta ematen dira, eta ez hauen orijinaltasun edo kreatibitateagatik. Izan ere, azkeneko honentzako, beste sari mota batzuk baitaude; besteak beste, El Sol saria.













Beraz, eraginkortasuna da Eficacia sariak premiatzen duena, eta ez besterik.
Gaur ikusi dugunez, sari mota hauek iragarleek ematen dituzte. Hau da, agentzia desberdinek, euren kanpainetan ezarritako esfortzuari esker, iragarleentzako oso emaitza onak lortzen dituzte askotan, eta noski, hauek, beraientzako eginiko lan hori ordaintzeaz gain, saritu ere nahi izaten dute. Beraz, horretarako sortzen dira sari-banaketa hauek.






















Ekitaldi mota hauetan, beraz, publizitatearen alde “zientifiko” edo “matematikoa” aztertzen dela esan daiteke, nolabait. Hau da, ezin da ezeztatu, iragargintzak, kreatibitate zati oso garrantzitsu bat duela. Izan ere, publizitatearen muina hartzailearen arreta erakartzea da, eta horretarako, dudarik gabe, ideia orijinal eta berritzaileak ezinbestekoak dira. Baina, ezin da ezeztatu ezta ere, publizitatearen betiko helburua, etekinak(ekonomikoak, notorietate aldekoak, posizionatzea, etab…) ateratzea izan dela, eta izango dela beti.
Beraz, behin hartzailearen arreta erakarrita, emaitza edo etekin hauen behar zuzen bat dago. Eta hemen, hain zuzen, aurretik aipatutako publizitatearen alde “zientifiko” hori. Izan ere, etekin guzti hauek neurtu egin behar dira. Eta neurketa hau oso zehatza izatera iristen da. Etekin ekonomikoak, €tan; audientzia edo notorietate motako emaitzak, inpaktu edo GRP motako datuetan,etab…
Hauexek dira, hain zuzen, gaurko azterbide izan ditugun Efikazia sariak aztertzen dituen datuak, eta hauetariko onenak lorturiko agentziak saritzen dira.

Ekitaldi honek eskainitako sariak, azkenik, agentzia berarentzako izugarrizko mesedekoa izan ohi da. Izan ere, kreatibitate sariek notorietate eta prestigioa lortzeko balio dieten bitartean, efikazia motako sariak, bezeroak lortzeko aukera paregabea eskaintzen die. Hau da, bezero izandakoak dira sariak ematen dituztenak, beraz, agentzien lanarekiko konformetasun eta arrotasun hau ikusteak, iragarle berriak erakarri ditzake, argi eta garbi.
Eta azkeneko urteko datuek adierazitakoak, indartu egiten du ideia hau.

2009ko Eficacia sarien irabazleen zerrenda aztertzen badugu batetik, eta bestetik, urte horretako iragarleen inbertsio-rankina, bien artean nolabaiteko zerikusia dagoela ikusi ahal dugu, batez ere, adibide zehatz batzuetan. Esaterako, Telefonica, rankineko---- postuan ikusten dugu, eta aldi berean, ………. Saria eraman zuela ere bai. Beraz, kasu honetan, harremana nahiko argia da. Sari honetara iristeko moduko emaitzak irabazi izanak, Telefonicari konfidantza puntu bat ematen dio, eta noski, bere burua iragartzen jarraitzera bultzatzen du, ikusten denez, oso maila handian. Hots, agentzietan eginiko inbertsioa ere maila berekoa bilakatzen da, azkenik, hauek ere etekinak lortu.

Hau da, laburbilduz, sari mota hau oso positiboa da publizitate agentzientzako. Agian ez publiko orokorraren arteko prestigio edo notorietatea lortzeko, baina bai iragarleen artekoa; eta ondorioz, etekin ekonomikoak lortzeko ere bai.

No hay comentarios: